Hasiera » Portada » Donostiako merkatarientzako euskara ikastaroak

Donostiako merkatarientzako euskara ikastaroak

15 Urtarrilak, 2024 | Portada | 0 iruzkinak

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtean bitan antolatzen ditu merkataritza eta ostalaritzako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaro espezifikoak: lehena, otsailetik ekainera; eta bigarrena, urritik abendura.

Ikastaroa 60 ordukoa izango dira eta ikasle bakoitzak 60 € ordaindu beharko ditu. Interesdunek online eman ahal izango dute izena, edota aurrez aurre Euskara Zerbitzuaren bulegoan ( Konstituzio plaza 2).

Ikastaroa hiriko euskaltegietan emango da (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea).

2023an, guztira, 221 merkatari/ostalarik egin zuten Udalak antolatutako ikastaroa. Horietatik 88 lagun aritu ziren otsaila-ekaina bitarteko ikastaroan eta 133 lagun, berriz, urritik abendura bitartekoan. Eta, 221 lagun horiekin, guztira, 25 talde osatu ziren: 10 otsailean eta 15 urrian.

Hasiera maila eta jarraipenekoa

Merkataritzako eta ostalaritzako elkarte eta erakundeekin (Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, San Sebastian Shops  eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioa) lankidetzan antolatzen ditu Udalak sektore horietako profesionalei zuzendutako euskara-ikastaroak.

Ikastaro horien azken helburua da jendaurreko zerbitzua euskaraz emateko ulermena nahiz gaitasuna lortzea eta, horrenbestez, bezero euskaldunei arreta hobea eskaintzea. Horretarako, batetik, hasiera mailako ikastaroak eskainiko dira eta horietan zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio-gaitasuna landuko da. Eta, bestetik, jarraipen mailako ikastaroak ere izango dira aukeran, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan euskara erabili ahal izateko.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEAK HEMENDIK

Albistea partekatu
Antzeko albisteak
Bilatu “Desioen Zuhaitza” Antiguoko saltokietan

Bilatu “Desioen Zuhaitza” Antiguoko saltokietan

  Antiguoko saltokiek ilusioz betetako ekimen batekin egingo diete ongietorria 2025eko Gabonei: Desioen Zuhaitza. Proposamen bateratu horretan, erantsitako kartelarekin identifikatutako establezimenduek bezeroei gonbidapena egiten diete Gabonetako nahiak...

MEC 2025. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

MEC 2025. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

Berriki inbertitu duzu zure merkataritza hobetzen? GAUR, MAIATZAK 8, OSTEGUNA, laguntza hau eskatzeko epea ireki da. Kalean bertan, jendearentzat irekita eta egoera operatiboan dauden lokaletara zuzenduta dago. Sar zaitez hemendik laguntza-programa hau argitaratu den...

0 iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gipuzkoa Merkatariak - Federación Mercantil de Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.