Programak
SINGULAR DENDAK
Bezeroei erosketa-esperientzia paregabea eskaintzen dieten saltokiak nabarmentzen dituen bereizte-eredua.
Bezeroarentzako arretaren, merkataritza-irudiaren, komunikazioaren eta produktuaren arloetan hasierako diagnostikoa egin ondoren, saltokiei Singular Dendak bereizgarria eskuratzeko aukera ematen dieten hobekuntza-ekintza zehatzak ezartzen laguntzen diegu.
Hori guztia, tokiko merkataritza haztea sustatuko duen ekintza-ibilbidea zehazteko.
Proiektua saltoki bakoitzarentzako digitalizazio pertsonalizatuan datza; zenbait tresnaren eta estrategiaren bidez negozio bakoitzaren heldutasun teknologikoko maila batzuei erantzuten die.