Historia

1932tik badakigu elkarrekin indartsuagoak garela
Federazioaren historiako une garrantzitsuetako batzuk

1932

GIPUZKOAKO MERKATARITZA FEDERAZIOAREN SORRERA, 1932an
Donostian “jolas-zirkuluak” eten izanak 1923an Kasino Nagusiaren eta, ondoren, Kursaal Handiaren itxiera ekarri zuen. Une horren eta beste egoera batzuen ondorioz, txarragotzen joan zen, urterik urtera, hiriko merkataritzaren egoera.

Egoera horretatik irteteko, pertsona batzuen iritziz, irtenbide bideragarri bakarra Gipuzkoako Merkataritzako gremio guztiak batzea zen, haien eskubide eta interesen bidezko babesa eta defentsa lortzeko.

1932an, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa sortu zen, Gipuzkoako merkataritza osoa ordezkatu eta bultzatzeko asmotan, guztion batasun izateko.

MERKATARITZA ANTOLATUA
Merkataritzak modu antolatuan lan egin nahi zuen, eta Federazioa sortu izana horren adierazle da.

Eratu eta hilabetera, Federazioak 800 saltoki zituen elkartean, 1.300 saltokitatik. Beste 200 saltoki Patronalean zeuden; alegia, Federazioak zituen datuen arabera, 300 saltoki baino ez zeuden antolatu gabe.

Historia Federacion Mercantil Gipuzkoa Merkatariak

1933

LEHEN PRESIDENTEA

Luis Mayor Altamira jauna izan zen Gipuzkoako Merkataritza Federazioko lehen presidentea, 1932ko martxoaren 10etik 1933ko otsailaren 24ra bitartean.
HIRIA SUSPERTZEKO MERKATARITZA-JARDUERAK
Donostiako merkataritza zenbait ekimen hasi zen abian jartzen hiria suspertzeko, besteak beste: Merkataritzako Hamabostaldi arrakastatsua, 1955ean; kaleak eta hiria apaintzean eta herritar guztiak jai-giroan inplikaraztean zetzan.

1998

EGOITZA BERRIA GARIBAIN
Gipuzkoako Merkataritza Federazioa Garibaira 1998an iritsi zen. Aurretik, Arte Ederren Jauregian egon zen, behin-behinean, eratu zenean; Elcano kalean urtebete geroago, eta Churruca kalean 1936an.
INDARRAK BATZEA
Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, sektorearekin duen konpromisoan oinarrituta eta ordezkaritza handiena duen federazioa den aldetik, erakunde-presentzia du eta akordioak zenbait elkarterekin.

2020

MARKA BERRIA
2020an, Gipuzkoako Merkataritza Federazioak Gipuzkoa Merkatariak izena hartu du. Marka berri horrek gure lurraldearen eta gure lanbidearen balioa nabarmentzen du.
Historia Federacion Mercantil Gipuzkoa Merkatariak 2