Tokiko merkataritza
Benetakoa den eta gure lurraldearekin konprometituta dagoen merkataritza-ereduan sinesten dugu.
Gure gizartearen kontsumo-eredua eraldatu nahi dugu. Gipuzkoarrak merkataritza- eta kontsumo-kultura kontzientean ahaldundu.
TOKIKO KONTSUMOAREN DEKALOGOA AURKEZTEN DIZUGU
Kontziente gara, benetan, gure erosketa-erabakiek duten inpaktuaz?
Aukeratu tokiko kontsumoa.
· TOKIKO EKONOMIA GEHIAGO.
Baterako ekonomia suspertzea aukeratzen dudalako.

Tokiko saltokietan egitea erosketak gure ingurunea hobetzeko aukera  bat da. Hemen erosten dugunean, dirua hemen geratzen da. Hemen erosten dugunean, zergak hemen geratzen dira. Gure lurraldea ekonomikoki suspertzen dugu; gure auzokideen ekonomia, eta geurea.

· TOKIKO ONURA GEHIAGO.
Eskualdeko onura sustatzea aukeratzen dudalako.

Gure inguruneko saltokietan kontsumitzea tokiko berreskurapenerako formula erraza da. Inbertitzen dugun diruak zonatik zirkulatzen jarraitzen du, eta inguruetako onura sozioekonomikoa sustatzen dugu. Gure inguruneko negozioetan kontsumoa aktibatzeak saltoki horiek irautea ekarriko du. Inberti dezagun geuregan.

· TOKIKO ENPLEGU GEHIAGO.
Kalitateko enplegua sustatzea aukeratzen dudalako.

Tokiko merkataritzak enplegua sortzen du. Gure enpresa-sistema, nagusiki, ETEek eratzen dute, eta horiek dira enplegu gehien sortzen dutenak. Enpresa txikiak dira enplegatu gehien kontratatzen dituztenak. Enplegu-kalitate handiena eskaintzen dutenak dira. Gure tokiko kontsumoari esker, kalitateko tokiko enplegua sustatzen dugu.

· TOKIKO JASANGARRITASUN GEHIAGO.
Inpaktu positiboa sortzen laguntzea aukeratzen dudalako.

Gure esku dago lortu nahi dugun auzo, herri edo hiri mota izatea. Etorkizuneko belaunaldiek heredatuko duten gizarte-, kultura-, ingurumen- eta ekonomia-aztarna. Inpaktu positiboa aukera dezakegu eta gure auzoa, herria edo hiria imajina dezakegun guztiarekin sortzen parte hartu.

· TOKIKO BIZIKIDETZA GEHIAGO.
Pertsonen ongizatean lankidetzan jardutea aukeratzen dudalako.

Kontsumoa hurbileko saltokietan lehenesteak gizabanako bakoitzaren eta gizartearen bizi-kalitatean orekarik onena bermatzen du. Tokiko produktu eta zerbitzuak hornitzen aktiboki parte hartzean, geure ongizatean eta gure erkidegoaren gizarte-ongizatean dihardugu lankidetzan. Elkarri laguntzen diogu. Indartsuago egiten gara.

· TOKIKO TALENTU GEHIAGO.

Bertako talentuari bide ematea aukeratzen dudalako.

Tokiko merkataritzak kalitateko produktuen eta tratu pertsonalizatuaren aldeko apustua egiten du. Erakusmahaiaren atzean, espezialista bat dugu, aholku ematean presarik ez duena. Eta onena emateko ahal duen guztia egingo du, itzul gaitezen nahi duelako. Hurbileko saltokiaren alde egitean, kalitatearen eta hurbiltasunaren alde egiten dugu. Talentua gera dadin laguntzen dugu.

· TOKIKO ANIZTASUN HANDIAGOA.
Aukera-aniztasuna areagotzea aukeratzen dudalako.

Gure ingurunean aukera-aniztasuna bermatzeko, gure ingurunean kontsumo-ohitura behar da. Eskaria badago, produktu eta zerbitzuen eskaintza dago. Eta gure ingurunean gure eskaria zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago handituko dugu aukera-aniztasuna gure udalerrian.

· TOKIKO IDENTITATE GEHIAGO.

Lurralde-identitatea bultzatzea aukeratzen dudalako.

Lurralde eta herri bakoitzak bere kultura du. Globalizazioak mundura zabaltzen gaitu, eta konektatuta jarraituko dugu. Lokalizazioak identitate bakoitza erakusten digu, eta gure esku dago hura kontserbatzea. Tokiko kontsumoaren bidez, aniztasunaren aberastasuna bultzatzen dugu, identitate bakoitzaren aberastasuna. Hangoa. Eta hemengoa.

· TOKIKO LEHIAKORTASUN HANDIAGOA.
Erosketa-aukerarik onena defendatzea aukeratzen dudalako.

Erosketa-aukerarik onena lortzea eta, ahal den neurrian, gure ingurunean izatea da aurrez aurre dugun erronka. Kontsumitzaile gisa lehiakor sentitzea eta, aldi berean, merkataritza lehiakorra bultzatzea. Tokiko kontsumoa zenbat eta handiagoa izan, orduan eta gehiago defendatuko dugu tokiko merkataritzaren, tokiko ekoizleen eta tokiko artisautzaren eredu lehiakorra.

· TOKIKO BALIO HANDIAGOA.
Tokiko balioa handitzearen bidez aurrera egitea aukeratzen dudalako.

Hurbileko merkataritzak leku bakoitza erreferentziazko zona bilakatzen du. Gure kaleen balioa behar ditugun zerbitzuen eskaintzarekin handituz eta jendeak haietatik ibiltzeko bizitzaz betez egiten dugu aurrera. Gure hiria, herria edo auzoa leku aipagarri bilakatzeko. Leku baliotsua eta interesgarria jendearentzat.