2026an Donostian enpresa berri bat sortu duzu edo sortuko duzu eta lanpostu berriren bat sortuko duzu?
Hala bada, hau interesatzen zaizu!
Donostiako Sustapenak 2026an Donostian sortutako enpresa berriak sortzen laguntzeko laguntza programa bat jarri du abian, enplegua sortzeko, dela norberaren kontura, dela besteren kontura.
GARRANTZITSUA – ALDEZ AURREKO BALDINTZA
Laguntza hori jaso ahal izateko, gutxienez bazkide batek, enpresa eratu aurreko bi urteetan, Donostiako Sustapeneko ekintzailetza programetan proposatutako ibilbidea egina izan beharko du.
LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA
10.000 €arte.
Zenbatekoa enpresaren ezaugarrien eta aplikatu beharreko igoeren araberakoa izango da.
ESKAERA EGITEKO EPEA
Eskabidea aurkezteko epea enpresak ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emandako dataren araberakoa izango da.
Deialdiaren itxiera: 2026/12/31 edo funts erabilgarriak agortu arte.
Eskabideak erregistro-ordenaren arabera izapidetuko dira.
DONOSTIAKO SUSTAPENAREN WEBGUNERAKO SARBIDEA



0 iruzkinak