WGSN da moda-joeren iragarpenetako munduko plataforma liderra. Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntzaz, gure elkartekideek goi-mailako edukiak biltzen dituen gune bat dute, euren negozioen estrategia bideratzen eta modaren munduan erosketa-erabakiak hartzen lagunduko diena.
Bertan kontsumitzaile-motaren araberako azken joerak eta moda-pasarela nagusien laburpenak aurkitu ahal izango dituzte, hiri handietako erakusleihoak ikusi ahal izango dituzte bidaiatu beharrik izan gabe edo, esate baterako, adin-tarte ezberdinetan kontsumitzaileak zer eskatzen duen jakin ahal izango dute.
Hori guztia astero egiten dugun eta aldizkari bidez bidaltzen dugun aukeraketaren bidez.
Eta, informazio gehiago nahi izanez gero, plataforma gure instalazioetatik ere kontsulta dezakete, aldez aurretik hitzordua eskatuta.




0 iruzkinak