Zein dira zure helburuak lehendakari gisa?
Elkarte honetatik lan egiten dugu eguneroko jardunean sortzen zaizkigun arazoak txikiagoak izan daitezen, gure sektoreak, bizirauteaz gainera, hazten jarrai dezan, hobetzen jarrai dezan eta beste sektore batzuentzat erreferente izaten jarrai dezan.
Zer estrategia jarraituko da helburu hori lortzeko?
Horretarako, Gipuzkoako erakundeekin harremanetan egoten jarraituko dugu, etorkizun oparoa izan dezagun.
Ikastaroak proposatzen jarraituko dugu gure langileak prestatzen jarraitzeko.
Ekimenak sustatzen jarraituko dugu gure etxeetara bezero gehiago erakartzeko.
Azken batean, lanean jarraituko dugu hainbeste lan eginez sortu eta mantendu izan duguna suntsitu ez dadin.
Zuen ilusioa ilusio hori galdu dutenen artean banatzera animatzen zaituztet.




0 iruzkinak