Sektorea nola ari da aurre egiten digitalizazioaren arora egokitu beharrari?
Normaltasunez, azken 15 urte hauetan etengabe aldatzen ari den sektorea baita. Moldatzea edo hiltzea, ez dago besterik. Nahiz eta egia den zertxobait aspertuta gaudela hainbeste digitalizaziorekin.
Nola jokatuko du elkarteak arlo horretan?
Beti bezala, formakuntzaren bidez, nahiz eta azken urte honetan ia erabat geldituta egon den.
Zein dira zure helburuak lehendakari gisa?
Helburu nagusia da gure gremioan intrusismoaren aurka borroka egiteko sistema bat sortzea.
Zer estrategia jarraituko da helburu hori lortzeko?
Ez da pertsona baten kontua, bilerak egin behar ditugu batzordearekin, eta hori hartu behar da helburu nagusitzat.
Sektorea nola ari da aurre egiten digitalizazioaren arora egokitu beharrari? Zer aukera identifikatzen dituzu?
Aukerak, argi eta garbi, hain zuzen ere, digitalizazioa dira, argazkilariak eta bideografoak gara, enpresa guztiek behar dute kalitatezko material grafikoa mundu digitalera eta Internetera egokitzeko, eta presentzia duina izateko.




0 iruzkinak