Hasiera » Gipuzkoako Merkatariak » Albisteak » Zabalik da Donostiako Merkataritzaren sarietan izena emateko epea

Zabalik da Donostiako Merkataritzaren sarietan izena emateko epea

23 Irailak, 2021 | Albisteak, Auzo elkarteak, Donostia, Gipuzkoako Merkatariak | 0 iruzkinak

Urriaren 22an amaituko da Donostiako merkatariek Donostiako Merkataritzako Sarietan parte hartzeko hautagaitza aurkezteko epea. Sariak San Sebastian Shops-ek, Udaleko Sustapen Ekonomikoko zinegotziak Donostiako Sustapenaren bidez eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren laguntzarekin antolatzen ditu.

Aurtengo bosgarren edizioak, ere, egunero-egunerko merkataritza esperientzia berriak eskaintzeko lanean diharduten saltokiak balioan jarri, babestu eta saritu nahi ditu; ; etengabe berritzen dira, beren negozioak (eta, ondorioz, Donostia) erakargarriak, desberdinak eta lagunkoiak izateko, eta, horri esker, Donostiak erreferente izaten jarraitzen du merkataritza-sektorean enplegua eta aberastasuna sortzen.

Parte-hartu nahi duten dendek 4 kategorien artean aurkeztu dezakete euren hautagaitza:

  • Merkataritza-ibilbidea: Historia eta ibilbide finkatua duten saltokiak, hirian erreferente direnak.
  • Saltoki Berritzailea: Digitalizazioa eta berrikuntzaren alde egiten duten saltokiak.
  • Saltoki Jasangarria: Ingurumen- eta jasangarritasun-irizpideen arabera lan egiten duten saltokiak.
  • Saltoki Sortu Berria: Duela 5 urte edo gutxiago sortu dira, arrakasta handiz egin diote aurre negozioaren hasierari, eta hazteko ahalmen handia daukate.

Kategoria guztiek izango dute aintzatespena, eta azaroan ospatuko den, Donostiako Merkataritzako Sarien ekitaldian emango dira.

Laguntzarik behar izanez gero, jar zaitez harremanetan gure lantaldearekin.

 

Lehiaketaren oinarriak Izena emateko formularioa
Albistea partekatu
Antzeko albisteak
Bilatu “Desioen Zuhaitza” Antiguoko saltokietan

Bilatu “Desioen Zuhaitza” Antiguoko saltokietan

  Antiguoko saltokiek ilusioz betetako ekimen batekin egingo diete ongietorria 2025eko Gabonei: Desioen Zuhaitza. Proposamen bateratu horretan, erantsitako kartelarekin identifikatutako establezimenduek bezeroei gonbidapena egiten diete Gabonetako nahiak...

0 iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gipuzkoa Merkatariak - Federación Mercantil de Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.