Datorren ASTELEHENEAN, URRIAK 4, irekiko da Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak abian jartzen duen “Euskadi Bono Denda” kanpainan parte hartzeko izena emateko epea.
Programa hori kanpainarekin bat egiten duten txikizkako merkataritza-establezimenduetan ondasunak erosteko diru-laguntzak ematera zuzenduta dago, establezimendu horietan eskura daitezkeen deskontu-bonuen bitartez.
“Euskadi Bono Denda” horietako bakoitza 30 €-ko gutxieneko erosketa baterako 10 €-ko deskontu-bonotzat joko da.
Bost deskontu-bono batu ahal izango ditu gehienez pertsona bakoitzak, 50 €-ko balioa izango dutenak, eta hainbat establezimendutan edo bakarrean erabili ahal izango ditu onuradunak, NAN agiriarekin identifikatuta.
ESKABIDEA KUDEATZEKO MODUA
Astelehenetik, urriak 4, urriaren 17ra arte, ondorengo estekan: http://euskadibonodenda.eus/
BONOAK ERABILTZEKO EPEAK
Bi aldi egongo dira:
2021eko urriaren 27an hasiko da lehenengoa, eta abenduaren 5ean amaitu.
Bigarren aldia, berriz, 2022ko urtarrilaren 10ean hasi eta martxoaren 31n amaituko da.
Egiazta ezazu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako Aginduaren 16. orrialdean, zure komertzioaren epigrafea Euskadi Bono Denda Kanpaina honetan sartuta dagoen.




0 iruzkinak