Urriaren 16an Ogiaren Nazioarteko Eguna ospatzen da. Gipuzkoa Okinak, Gipuzkoa Merkatariak Federazioko kide den Gipuzkoako Okindegien Elkarteak, kanpaina bat abian jarriko du ekimen desberdinekin datorren astelehenetik, urriaren 11tik, aurrera elkartearen egun berezi hau ospatzeko.
Egunerokoan gozatzen dugun oinarrizko elikagaia den ogiak Nazioarteko Eguna du, urriak 16a. Urtero, Gipuzkoako Okindegien Elkartetik ekimen desberdinak antolatzen dira produktu hau balioan jarri eta sektore honetako profesionalen lana ikusarazi eta zabaltzeko. Aurtengoan ere, produktu atsegingarri honen zaleek izango dute zer gozatu, dastaketa, zozketa eta bestelakoak antolatu baitituzte okindegietan.
2021eko ospakizuna, gainera, urte berezi batean kokatzen da, izan ere, pasa den maiatzean Gipuzkoako Okinek marka berria aurkeztu zuten, aro berri bati ateak zabalduz. Ogigintzan maisuak leloarekin, markak ogibide honen profesionaltasuna azpimarratzen du, hiru oinarrien gainean: tradizioa, esperientziaz eta jakintzaz haziz joan den sektore batena, belaunaldiz belaunaldi; sektorearen atzean dauden pertsonen bokazioa, lanbideagatik eta ekoizpen-prozesuari ahalik eta arreta handiena emateagatik; eta berrikuntza, bai formatuena, bai produktuetan erabilitako osagaiena.
ZOGIonak KANPAINA, EKINTZAK
ZOGIonak lelopean, ospakizun markoan kokatu dira Gipuzkoako Okindegiek urriaren 16a ospatzeko sustatuko dituzten ekintzak. Kanpainarekin bat egin duten eta Gipuzkoa osoan zehar dauden 38 okindegietan eskaintza berezia egongo da bezeroentzat.
Urriaren 11tik 16ra, ogi dastaketak egingo dira dendetan. “Eguneko ogia” egitasmoaren baitan, egun bakoitzeko ogi bat aurkeztuko du okindegi bakoitzak eta bezeroek probatzeko aukera izango dute. Gainera, datorren astean zehar erosketak egiten dituzten bezero guztiek zozketa batean parte-hartuko dute. Urriaren 17a zozketa eguna izango da, okindegi bakoitzeko 5 irabazle egongo dira. Irabazleek hurrengo astean zehar (urriak 18 – 24) oparitxo bat jasoko dute okindegiaren partez.
Honez gain, bezeroen zorion mezuak jasotzeko ekimen bat jarriko da martxan okindegietan. Zorion txartelak biltzeko kutxa batzuk ezarriko dira denda bakoitzean eta bezeroek bete beharko dituzte euren zorion mezuarekin (idatziz, marrazki bat eginez, bertso batekin, etab.). Zorion txartel guztien artean originalenak aukeratuko dira, guztira 3, eta irabazleek landa-turismo batean asteburu bat irabaziko dute.
Azkenik, urriaren 16an, erosketa bakoitzarekin okindegiek detaile desberdinak banatuko dituzte, besteak beste, opiltxoak, gozokiak.
Diruz laguntzen du: 
- ONDA VASCA: https://www.ondavasca.com/el-trabajo-que-hay-detras-de-una-barra-de-pan/
- EUSKADI IRRATIA. MAGAZINE BOULEVARD: okinak_faktoria_magazina




0 iruzkinak