Mezuak Egiako erakusleihoetan: tokiko merkataritzaren balioari begirada bat
Tokiko merkataritza ez da soilik auzoen motor ekonomikoa, baita bertako kaleei bizia ematen dien, komunitatea sortzen duen eta auzotarren arteko loturak eraikitzen dituen arima ere.
Egian, Elkarteak lotura hori indartzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du, eta aurten hurbileko negozioekin dugun konpromisoan beste pauso bat ematea erabaki dugu, hausnartzera gonbidatzen zaituen ekimen baten bidez.
Gure saltokietako erakusleihoetan jarri dugu arreta. Horietan estrategikoki jarritako esaldien bidez, gure kaleetan ibiltzen denak tokiko merkataritzaren funtsezko zeregina azpimarratzen duten mezuak irakurri ahal izango ditu.
Gure funtzio ekonomikoaz haratago, gure negozioak hurbiltasunaren, konfiantzaren, segurtasunaren, jasangarritasunaren eta ezagutza espezializatuaren sinonimoak dira. Azken batean, auzoaren taupada dira.
Ekintza honen helburua kontzientzia piztea eta auzoko saltoki batean egindako erosketa bakoitza nortasunaren eta ongizatearen aldeko apustua dela ikusaraztea da.
Erakusleiho bakoitzaren atzean istorio bat, ahalegin bat eta konpromiso bat dagoela.
Izan ere, tokiko merkataritza ez da soilik erosteko leku bat, baizik eta elkargune bat, konfiantzazko gune bat eta gure eguneroko bizitzako ezinbesteko zutabe bat.
Orain, inoiz baino gehiago, begi berriekin begiratzeko eta benetan zer esan nahi duen baloratzeko unea da.
Koordinatzaileak:

Diruz laguntzen dute::

Kolaboratzailea: 




0 iruzkinak