Hasiera » Portada » Open Dendak proiektuak Donostiako merkataritza guneak apainduko ditu

Open Dendak proiektuak Donostiako merkataritza guneak apainduko ditu

23 Urriak, 2024 | Portada | 0 iruzkinak

Donostia Sustapenak bultzatu eta Donosti ShopS kudeatzen duen OPEN DENDAK proiektuak zur eta lur utziko ditu hala donostiarrak nola bisitariak, gaurtik urtarrilaren 7ra arte, hiriko zenbait auzotan tokiko merkataritzarekiko harremana bultzatzeko prestatu dituen gune erakargarrien bidez.

Proiektu honen helburu nagusia erosketa ibilbide bereziak, atseginak eta erakargarriak sortzea da, tokiko negozioen jarduera bultzatzeko eta hiriko merkataritza gune ezberdinak bisitatzen dituztenen esperientzia hobetzeko, kaleen lore apainketaren bidez. Horrela, merkataritza-gune irekiaren sentsazioa transmititzea lortuko da.

Ane Oyarbide, Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziak adierazi duenez “Donostiako merkataritza-sektorea babesteko eta dinamizatzeko jartzen ditugun ekimenen artean kokatzen da proieku hau. Donostiarrek eta bisitariek apaindutako hiri bat aurkituko dute eta bertan, apaingarri ezberdinez jantzitako zuhaitzak nabarmenduko dira, habiak, txoriak, saskiak, zapiak edo egurrezko ebakizko elementuez osturiko elementuekin… Guztiak elementu natural eta errespetuzkoekin eginak. Gainera, hainbat auzotara iritsiko den proiektua da. Hiriko paseoak are erakargarriagoak egiteko eta gure dendetan kontsumoa animatzen duten ibilbideak sortzeko”.

Gaurtik azaroaren 27ra, udazkeneko motiboekin apainduko dituzte eremuok (txoriak beren habian, saskiz egindako apaingarriak, aterkiak…); aldiz, urriaren 30etik azaroaren 5era, Gau Beltzarekin lotutako dekorazio berezia izango dute (zapi tradizionalak, kalabazak, erratzak eta lastozko kapelak…). Azaroaren 27tik urtarrilaren 7ra, Gabonetako apaingarriak izango dituzte, esaterako, bola tradizionalak, pinaburuak, fruitu gorriak eta izarrak, besteak beste.

Jarduerak, auzoka, honako gune hauetan egingo dira:

  • GROS: San Frantzisko kalea.
  • EGIA: Iruresoro plaza.
  • ANTIGUO: Benta Berri plaza.
  • AMARA: Isabel II.aren hiribidea.
  • EKIALDEKO BARRUTIA: Larratxo pasealekua.

Alde Zaharrean, berriz, datorren azaroaren 4an hasiko da dinamizazio komertziala; horretarako, atxikitako saltegietako erakusleihoak «Zaindu maite duzun hori» leloa duten binilo batzuez apainduko dira. Era berean, tokiko artisten aldi baterako apaingarriak izango ditugu erakusleihoetan.

Horrez gain, Alde Zaharrean, balkoietan eta auzoko sarrera eta irteeretan olanak jarriko dira, auzoaren identitate turistiko eta komertziala mantentzeko mezua zabaltzen duten leloekin: «Familia bat gara», «Kulturaz blai» eta «Eskerrik asko etortzeagatik», besteak beste.

Albistea partekatu
Antzeko albisteak
Bilatu “Desioen Zuhaitza” Antiguoko saltokietan

Bilatu “Desioen Zuhaitza” Antiguoko saltokietan

  Antiguoko saltokiek ilusioz betetako ekimen batekin egingo diete ongietorria 2025eko Gabonei: Desioen Zuhaitza. Proposamen bateratu horretan, erantsitako kartelarekin identifikatutako establezimenduek bezeroei gonbidapena egiten diete Gabonetako nahiak...

MEC 2025. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

MEC 2025. Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza

Berriki inbertitu duzu zure merkataritza hobetzen? GAUR, MAIATZAK 8, OSTEGUNA, laguntza hau eskatzeko epea ireki da. Kalean bertan, jendearentzat irekita eta egoera operatiboan dauden lokaletara zuzenduta dago. Sar zaitez hemendik laguntza-programa hau argitaratu den...

0 iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gipuzkoa Merkatariak - Federación Mercantil de Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.