Aparture elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Arantxat jarri dugu abian. Laguntzaile birtual honek Gipuzkoako turismo-informazioa ematen du Whatsapp bidez.
Chatbot edo erantzun automatikoen zerbitzu bat da, pertsonen arteko elkarrizketa bat simulatzen du, eta horren bidez turismo-bulegoetan jasotako informazio-eskaerak eta zalantzak jasotzen dira. 688 768 903 telefono-zenbakiaren bidez dago erabilgarri erabiltzailearentzat.
Zerbitzua euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago erabilgarri, doakoa eta berehalakoa da, eta eguneko 24 orduetan dago aktibo. Tresna Aparture elkarteko kide diren ostatuetan begi-bistan dauden QR kodeek osatzen dute.




0 iruzkinak