Hautagaitzak aurkezteko epea zabalik azaroaren 16ra arte, astelehena.
Zenbat kategoria daude?
- Urteko Donostiako merkataritza: 2026an nabarmendu diren eta ohiz kanpoko alderdi batzuk dituzten saltokiak.
- Ibilbide komertziala: historia eta ibilbide sendoa duten saltokiak, hirian erreferente direnak.
- Merkataritza iraunkorra: Ingurumen- eta iraunkortasun-irizpideen arabera lan egiten duten saltokiak.
- Sorkuntza berriko merkataritza: 5 urte edo gutxiagoko antzinatasuna duten saltokiak, beren hastapenak arrakastaz konpondu dituztenak eta hazteko ahalmen ona dutenak.
Zer egin behar duzu parte hartzeko?
Oso erraza da, IZENA EMATEKO FORMULARIO HAU bete besterik ez duzu egin behar, aukeratu nahi dituzun kategoriak hautatuz. Aurreko urteetako hautagaitza errepikatu nahi baduzue, mezu honi erantzun diezaiokezue berriro hautagaitza horrekin parte hartu nahi duzuela adieraziz.
Antolatzaileak: Donostia Shops, Donostiako Udala, Donostiako Sustapena, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila




0 iruzkinak