Zuretzat zer da Elkartea ordezkatzea?
Erantzukizun bat da, eta, batez ere, egokitu zaigun garai honetan: krisi ekonomikoa, online salmenten hazkunde esponentziala eta horren fiskalitate iluna, merkataritza guneak handitzeko proposamena…
Mehatxuz eta aldaketa- eta profesionalizazio-aukerez betetako unea da sektorearentzat.
Zein dira zure helburuak lehendakari gisa?
Oinetakoen arloko enpresariaren interesak aldeztea, oro har, eta sektorea profesionalizatzen eta bereizten laguntzea.
Zer estrategia jarraituko da helburu hori lortzeko?
Singular Dendak moduko tresnak abian jartzearekin batera, enpresari gisa dugun balioa baliarazi behar dugu eta multinazionalen masatik bereizi behar dugu.
Gure dendak apartak eta gertukoak dira, eta gure bezeroentzat erraztasun guztiak dituzte. Gure auzoak, herriak eta hiriak aberasten dituzte.
Gure betebeharra da, kontsumitzaile gisa, babesa ematea eta horietan kontsumitzea.
Km 0 kontsumo-kontzeptua balioetsi behar da. Inguruan kontsumitzeak ingurua aberasten du.
Argi daukagu nekazaritzari dagokionez, baina oraindik ez dugu beste sektore batzuetara estrapolatu.




0 iruzkinak