Hasiera » Gremio elkarteak » Elikadura » Gipuzkoa Okinak » Elkarrizketa | Mikel Garmendia | Gipuzkoa Okinak elkartearen lehendakaria

Elkarrizketa | Mikel Garmendia | Gipuzkoa Okinak elkartearen lehendakaria

1 Urtarrilak, 2019 | Albisteak

Zuretzat zer da Elkartea ordezkatzea?

Gipuzkoako Okindegien Elkartea (AGIPAN) ordezkatzea ohore handia da niretzat, eta oso harro nago nire lankideek euren konfiantza niregan jarri izanagatik, eta hutsik ez egitea espero dut. Zeregin horretan nire energia eta ezagutza guztiak jartzen saiatzen naiz.

Zein dira zure helburuak lehendakari gisa?

Batez ere hiru:

  • Lehenengoa: AGIPAN Gipuzkoako okintzaren erreferentetzat hartzea estatuko, autonomia-erkidegoko edo probintziako erakundeen aurrean.
  • Bigarrena: elkarteak elkartekideek elkar hobeto ezagutzeko balio izatea, denoi kohesioa, konfiantza eta gure lanean egunero sortzen diren zailtasunei aurre egiteko behar adinako indarra ematea, bere interesak aldeztuko dituen gremio sendoa izateko.
  • Hirugarrena: gure elkartera erakartzea une hauetan elkartetik kanpora dauden okindegi guztiak.

Zer estrategia jarraituko da helburu hori lortzeko?

Hemen jarraitu beharreko estrategia da lehen aipatutako helburu horiek lortzeko lan egitea:

  • Elkartea sustatzea.
  • Nahi duten elkarkide guztiak ia hilero elkartzea eta erabakiak hartzea.
  • Ogi-lantegiarekin nahiz saltokiekin lotutako ikastaroak ematea.
  • Berrien buletina.
  • Elkarteko kide ez diren okindegietara joatea elkartera erakartzeko.
  • Gure elkartekideek duten edozein arazoren aurrean ahal den neurrian laguntzea.
Albistea partekatu
Antzeko albisteak
Ezagutu Donostiako Merkataritza Sarien irabazleak

Ezagutu Donostiako Merkataritza Sarien irabazleak

Zorionak Donostiako Merkataritza Sarien irabazleei! Sari iraunkorraren aipamena: Gipsy Atelier (Gros) Merkataritza Jasangarriaren Saria: Amarenak (Gros) Merkataritza sortu berriari aipamen berezia: Benta Berri Loreak (Antiguo) Merkataritza sortu berriaren saria:...

0 iruzkinak