Egia auzo bat baino askoz gehiago da: historia da, bizitza da eta, batez ere, bertako jendea eta BERTAKO MERKATARITZA da.
Horregatik, esperientzia berezi bat prestatu dugu zuretzat, galdu nahiko ez duzuna.
Datorren asteartean, urriaren 22an, 17:30etik 19:30era, “EGIA. Historia eta merkataritza “, ibilbide paregabea, non auzoaren arima ezagutuko duzun bere establezimenduen eta kontakizun harrigarrienen bidez.
Sei saltokik ateak irekiko dizkizute esperientzia paregabeak bizi ditzazun:
- Goxonela (Ametzagaina, 33)
- Ebla Liburudenda (Karmengo Ama, 28)
- Bronte optikak (Karmengo Ama, 35)
- Elmypie (Egia, 12)
- Confort & Co (Mandasko dukea, 21)
- Oh, MyBike! (Kalkutako Teresa plaza, 6)
Maider Perezen eskutik (Euskadi Turismo de novela), auzoaren sekretuetan murgilduko gara, bere historia zeharkatuz eta Egiari nortasuna ematen dioten saltoki hauen ibilbidea ezagutuz.
Esperientzia honekin bat egin nahiko zenuke?
Erreserbatu zure lekua WhatsApp bat 628 600 049 zenbakira bidaliz urriaren 18a baino lehen. Plazak mugatuak dira!
Ezagutu, ikasi eta gozatu Egiaz, inoiz ez bezala. Zain gaituzu!
Ibilbide paregabea prestatu dugu zuretzat: 6 saltokik ateak irekiko dizkizute esperientzia paregabeak bizi ditzazun
Koordinatzaileak:

Diruz laguntzen dute:

Kolaboratzailea: 




0 iruzkinak