Hasiera » Joerak » Ezagutu tokiko merkataritzaren 5 gakoak

Ezagutu tokiko merkataritzaren 5 gakoak

10 Ekainak, 2021 | Joerak | 0 iruzkinak

Gipuzkoa Merkatariak Federaziotik, honako txostena argitaratu dugu, Euskomer Konfederazioa eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, tokiko merkataritzak berritzen jarrai dezan eta merkatarien jatorrizko eredua izan dena egokitzeko 5 gako emanaz.

Bezeroak tokiko merkataritzan duen esperientziaren balio gakoak aztertzeko egindako azterlan kualitatiboan eta 2020ko bigarren seihilekoan gauzatutako merkataritzari aholkularitza emateko programan oinarrituz, Gipuzkoako tokiko merkataritzak dituen erronkak antzematea lortu dugu.

1 / Kontsumitzaile berria

Konplizitate uneak & autonomia.

Kontsumitzaile berriak erosotasuna, erraztasuna eta aukera onak bilatzen ditu. Baina, batez ere, erosketatrantsaziotik haratago doazen esperientziak, bizipenak eta emozioak nahi ditu. Bilaketa, kontrastea, desira, jakin-mina… aukerak sortzen dituzten uneak dira eta hortik sortzen da konplizitatea.

2 / Tokiko merkataritzaren balioa

WOW efektua & bideratzaile figura.

Tokiko merkataritzak bere dituen arretak, kalitateak eta hurbiltasunak kontsumitzailearekiko lotura emozionala aktibatzeko gai dira. “Wow efektu” paregabea sorraraziz: erabateko esperientzia komertzialak eta atseginak, kontsumitzaileak aurretik izan ditzaken espektatibak erabat gaindituz.

3/ Erosketa esperientzia

Zauden lekuan egon, zaudenean.

Erosketa-esperientziari balioa gehitzea eta hura hormetatik eta ordutegietatik haratago eramatearen erronka berriari arrakastaz aurre egin dio tokiko merkataritzak. Hitzordu pertsonalizatuak, salmenta gurutzatua, etxera eramatea… Alegia, gure bezeroa dagoen lekuan egotea.

4 / Online tokiko merkataritza

Harreman-ingurune berria.

Kontsumitzaileak “espazio digitalak” partekatzen ditu markekin, ekoizleekin, banatzaileekin, tokiko merkataritzarekin… Sare Sozialek eta Internetek harremaningurune berri bat osatzen dute, non ikuspena irabazten dugun eta gure presentziari eusten diogun: bezeroarekin partekatzeko eta harremanetan egoteko gune bat ahalbidetuz.

5 / Gure arteko lotura

Bereziak sentitu eta izan.

Tokiko merkataritza beti arduratzen da esperientzia berriak eta emozio berriak sortzeaz. Pertsona bakoitza berezia delako. Eta merkataritzaren eta kontsumitzailearen arteko elkarrekintza bakoitzak lotura bat sortu nahi du, pertsonak bereziak izan eta senti gaitezen.

 

Albistea partekatu
Antzeko albisteak

Ez da ezer aurkitu.

Ez daude emaitzak ikusteko.

0 iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gipuzkoa Merkatariak - Federación Mercantil de Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.