Hasiera » Gremio elkarteak » Aisia eta kultura » Argazkilariak. Asfogi » NANerako argazkien kapturari buruz aurreikusitako neurriak

NANerako argazkien kapturari buruz aurreikusitako neurriak

8 Irailak, 2021 | Aisia eta kultura, Argazkilariak. Asfogi, Gremio elkarteak | 0 iruzkinak

Elkarteak prentsa-ohar bat bidali du komunikabideetara, Barne Ministerioak NANerako argazkien kapturari buruz aurreikusitako neurrien aurka dagoela adierazteko.

Adierazpen hori egitera bultzatu gaituzten arrazoiak hauek dira:

  • Gipuzkoako argazkigintzako profesionalok lan hori egiteko ekipamenduak eta baliabide teknologikoak ditugu.
  • Arlo horretan eginda dugun ibilbideak abalatzen du gure profesionaltasuna eta jardunbide egokia, eta bezeroari zerbitzu ona ematen diegu, beraz.
  • Polizia-komisariek inbertsio handia egin beharko dute beharrezko ekipamenduak izateko (estudioko flashdun kamerak eta argiak argazkia ateratzen zaien pertsonen ezaugarriak behar bezala jasotzeko), bertako langileak prestatzeko eta prozesuari denbora gehiago eskaintzeko, eta jada ematen den zerbitzu baterako baliabideak jartzea eskatuko luke horrek.Horrek  guztiak zeharkako kostua areagotuko dio zergadunari.
  • Argazki-dendetako kalitate-parametroek herritarrei bermatzen die argazkia ezaguterraza izango dela eta ez dutela arazorik izango agiri hori eskatzen dieten agintarien aurrean identifikatzerako orduan.
  • Zerbitzu bat ematen ari diren eta dagokion formakuntza duten profesionalen lanpostuak suntsitzeak orain arte egindako inbertsioak eta lortutako ezagutzak alferrik galtzea ekarriko luke.

Elkartetik honako hau proposatzen da:

  • Argazkiak gure establezimenduetan egitea, euskarri digitala erabiliz
  • Argazkiak zuzenean komisarietara bidaltzea
Albistea partekatu
Antzeko albisteak

0 iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gipuzkoa Merkatariak - Federación Mercantil de Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.