Zuretzat zer da Elkartea ordezkatzea?
Erronka bat da 2008ko krisiaren hasieratik sektorearen fakturazioak % 60 baino gehiago egin duela behera ikusi duten merkatariak ordezkatzea.
Bizirik iraun dugu, ahalegin handia eginez eta aldaketa guztiak erne jarraituz iraun dugu. Lehendakari gisa espero dut dagokidan mailan egotea, altzari eta dekorazio denda guztien egonkortasuna eta ongizatea areagotzeko trantsizioa errazteko.
Nire asmoa da egiten dugunari esker trantsizioa azkarragoa izatea, eta kostu txikiagoan egitea.
Zein dira zure helburuak lehendakari gisa?
- Gure negozioen merkataritza-lanari balioa emateko tresnak izatea.
- Gure artean elkarlanean aritzea osagarriak garen eremuetan.
- Sustapen-kanpainak egitea merkatua suspertzeko: bonodekor, renove plana, sor litezkeen beste batzuk…
- Ekintza-plan bat garatzea irekitzekoa den IKEAri aurre egiteko.
- Dibulgazio-kanpainak egitea, saldu aurreko eta ondorengo gure merkataritza-lanari balioa emateko.
Zer estrategia jarraituko da helburu hori lortzeko?
Dendahogar proiektua, bezeroa gure dendetara erakartzeko on line erakusleihoa izan nahi zuena, lantzen aritu gara.
Ez dugu emaitzarik lortu, baina esperientzia horretatik ikasi behar dugu eta azken bezeroari balio handiagoa emateko ekintzak gauzatu behar ditugu.
Besteak beste, Kunsthal dekorazio-eskolarekin, Barne Diseinatzaileen Elkargoarekin eta Arotzen Elkartearekin elkarlanean jardungo dugu sinergiak topatzeko.
Gure sektorearentzat formakuntza espezifikoak zehaztuko ditugu Federazioaren formakuntza-katalogoan sartzeko.
Administrazioarekin lan egingo dugu laguntza publikoekin renove planaren esperientzia errepikatzeko. Lortzen ez badugu, dekor bonua planteatuko dugu.
Saldu aurreko eta ondorengo merkataritzari balioa emango dion dibulgazio-kanpainarako finantzazioa lortzen saiatuko gara, merkatuaren diseinuaren balio-kultura berria sortzen joateko.




0 iruzkinak