Hasiera » Gremio elkarteak » Etxeko ekipamendua » Altzari eta dekorazioa. Gipuzkoa Barnegintza » Elkarrizketa | Iñaki Martínez | Altzari Denden Elkartearen lehendakaria

Elkarrizketa | Iñaki Martínez | Altzari Denden Elkartearen lehendakaria

1 Urtarrilak, 0219 | Albisteak

Zuretzat zer da Elkartea ordezkatzea?

Erronka bat da 2008ko krisiaren hasieratik sektorearen fakturazioak % 60 baino gehiago egin duela behera ikusi duten merkatariak ordezkatzea.

Bizirik iraun dugu, ahalegin handia eginez eta aldaketa guztiak erne jarraituz iraun dugu. Lehendakari gisa espero dut dagokidan mailan egotea, altzari eta dekorazio denda guztien egonkortasuna eta ongizatea areagotzeko trantsizioa errazteko.

Nire asmoa da egiten dugunari esker trantsizioa azkarragoa izatea, eta kostu txikiagoan egitea.

Zein dira zure helburuak lehendakari gisa?

  • Gure negozioen merkataritza-lanari balioa emateko tresnak izatea.
  • Gure artean elkarlanean aritzea osagarriak garen eremuetan.
  • Sustapen-kanpainak egitea merkatua suspertzeko: bonodekor, renove plana, sor litezkeen beste batzuk…
  • Ekintza-plan bat garatzea irekitzekoa den IKEAri aurre egiteko.
  • Dibulgazio-kanpainak egitea, saldu aurreko eta ondorengo gure merkataritza-lanari balioa emateko.

Zer estrategia jarraituko da helburu hori lortzeko?

Dendahogar proiektua, bezeroa gure dendetara erakartzeko on line erakusleihoa izan nahi zuena, lantzen aritu gara.

Ez dugu emaitzarik lortu, baina esperientzia horretatik ikasi behar dugu eta azken bezeroari balio handiagoa emateko ekintzak gauzatu behar ditugu.

Besteak beste, Kunsthal dekorazio-eskolarekin, Barne Diseinatzaileen Elkargoarekin eta Arotzen Elkartearekin elkarlanean jardungo dugu sinergiak topatzeko.

Gure sektorearentzat formakuntza espezifikoak zehaztuko ditugu Federazioaren formakuntza-katalogoan sartzeko.

Administrazioarekin lan egingo dugu laguntza publikoekin renove planaren esperientzia errepikatzeko. Lortzen ez badugu, dekor bonua planteatuko dugu.

Saldu aurreko eta ondorengo merkataritzari balioa emango dion dibulgazio-kanpainarako finantzazioa lortzen saiatuko gara, merkatuaren diseinuaren balio-kultura berria sortzen joateko.

Albistea partekatu
Antzeko albisteak
Ezagutu Donostiako Merkataritza Sarien irabazleak

Ezagutu Donostiako Merkataritza Sarien irabazleak

Zorionak Donostiako Merkataritza Sarien irabazleei! Sari iraunkorraren aipamena: Gipsy Atelier (Gros) Merkataritza Jasangarriaren Saria: Amarenak (Gros) Merkataritza sortu berriari aipamen berezia: Benta Berri Loreak (Antiguo) Merkataritza sortu berriaren saria:...

0 iruzkinak

Gipuzkoa Merkatariak - Federación Mercantil de Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.