Hasiera » Gremio elkarteak » Aisia eta kultura » Liburu-dendak eta Paper-dendak. Gipuzkoa Liburudendak » Adolfo Lopezi elkarrizketa, Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko presidentea

Adolfo Lopezi elkarrizketa, Gipuzkoako Liburudenden Elkarteko presidentea

20 Urriak, 2019 | Aisia eta kultura, Gipuzkoako Merkatariak, Gremio elkarteak, Liburu-dendak eta Paper-dendak. Gipuzkoa Liburudendak | 0 iruzkinak

Zein helburu dituzu presidente gisa?

Gure helburuek hiru lerro argi izan behar dituzte:

  1. Gremio gisa dudun loturaren indartzea, sare bezala eta kultura fronte bezala. Egungo tokiko merkataritzaren erronka berriei, aisialdi eta kontsumo forma berriek aurre egiteko estrategia argiekin.
  2. Gure lurraldean espazio eta eragile kulturalak handitzea, toki- eta foru-erakundeekin lankidetzan.
  3. Urrats erabakigarria ematea posizionamendu digitalean, ez tokiko norbanakoaren salmentan, baizik eta espazio komunetan ere, marketplaces zehatzetan alegia, nazioarteko zenbait mehatxu monopolitikoei aurre egin ahal izateko.

Zein izango da horiek lortzeko jarraitu beharreko estrategia?

Gremioak, Gipuzkoako erakundeekin elkarlanean, hainbat proiektu ditu abian, eta ezarritako helburuetarako oinarriak jarri ditugu.

Komunikazioa eta barne-partaidetza sendotzea lortu dugu, teknologia berriei esker, pandemien garaian bizkortu egin dira gainera. Honi esker, erabakiak hartzea eta proiektuak abian jartzea errazten eta indartzen da.

Lurraldeko liburu-denda onek ekimen interesgarriak sortu dituzte urte hauetan, gure lanaren balioa handitzeko mugarri berriak:

  • Agenda kultural partikular oso indartsuak
  • Urtero, Zilarrezko Euskadi Literatur Saria, Estatu mailan sendoagoa eta distiratsuagoa
  • Lankidetza handiagoa eta hobea Donostiako Liburutegi Publikoekin eta Literaktum Jaialdiarekin.
  • Irakurketa sustatzeko programa eta ekintza arrakastatsuak, batez ere gaztetxoen artean, Foru Aldunditik Kultura Bonua finkatzeaz gain.
  • Gremioari babesa emateko adierazpen instituzionalak lortu ditugu, baita Batzar Nagusietatik ere.

Espero dugu energia horrek guztiak eta digitalizazio-prozesuek -behean azaldutakoak- indartsuago egingo gaituztela, eta gure presentzia areagotuko dutela Gipuzkoako gizartean, tokiko merkataritzari eta XXI. Mendean Kultura eta Liburuaren giza-sare eta sare parte-hartzaileei babesaren barruan.

Nola egiten dio aurre zure sektoreak digitalizazioaren arora egokitzeari? Zer aukera identifikatzen dituzu?

Digitalizazioari dagokionez, azpimarratzekoa da Foru Aldundiarekin sinatu den akordio garrantzitsua, Gipuzkoa Merkatariak Federaziotik aholkularitza programa batekin, liburutegiak digitalizatzeko eta merkataritza elektronikoko plataforma berrietan integratzeko bidean estatuko www.todostuslibros.com bezala.

Espero dugu urte hauek giltzarri izatea prozesu hori aurrera eramateko, salmenta elektronikoaren aukerak ez galtzeko, pandemiak bizkortu dituenak. Hala ere, aukera hauek ere inpaktua izan behar dute tokiko dendetan, denda fisikoetan. Kultura ez da beste edozein produktu bezala, gure sortzaileengan finkatuta egon beharko luke, gure mendeetako ondarea aberasteko katea da, gure literatura eta gizartea hurrengo mendeetan osatuko duten lanekin.

Gainera, arreta berezia jarri behar da sare sozialetan, eta gremioko berariazko sare batzuk sortu dira, sektorea XXI. mendeko informazio-, marketin-, komunikazio- eta salmenta-sareetan integratzeko bidea izan dadin.

Albistea partekatu
Antzeko albisteak

0 iruzkinak

Utzi zure iruzkina

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Gipuzkoa Merkatariak - Federación Mercantil de Gipuzkoa
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.