Gipuzkoa Merkatariak Federaziotik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuarekin lankidetzan, Gipuzkoako ELIKADURA sektoreko tokiko merkataritzari zuzendutako topaketa honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
HELBURUA
Hurbileko saltokiek, hala nola zureak, betetzen duzuen funtsezko zereginari balioa ematea, gure lurraldearekin konprometitutako merkataritza-eredu gizatiarrago eta iraunkorrago bat sendotzeko.
JABETZEN ZARA HORRETAZ?
Egunero egiten duzun guztia pentsatu duzu?
Ziur aski, praktika jasangarri asko aplikatzen ari zara jada, hala deitu gabe.
Zure eskaerak doitzen dituzunean soberakinak saihesteko.
Produktua hobeto aprobetxatzen duzunean.
Ontziak murrizten dituzunean.
Hurbileko hornitzaileak aukeratzen dituzunean.
Energia gutxiago kontsumitu nahi duzunean.
Bezeroei kantitateei, kontserbazioari edo aprobetxamenduari buruz aholkatzen diezunean.
Hori guztia ere jasangarritasuna da.
Topaketa honek kontzientziazio gune bat izan nahi du.
ZERTAN LAGUNDUKO DIZUGU?
Informazio erabilgarria, benetako adibideak eta beste saltoki batzuetako esperientziak jasoko dituzu, baita aurrera egiten jarraitzeko tresna berriak ere:
Zure negozioa errentagarri egiteko inspiratzeko jardunbide egokiak
Mahai inguru bat merkatariekin, beren esperientzia partekatuko dute eguneroko praktikatik, eta beren negozio posizionamendua eta emaitza nola hobetu duten kontatuko digute.
Arau-esparruaren eta haren aplikazio praktikoaren ikuspegi orokorra
Hau da hitzordua:
Urriaren 7an, asteazkena/13:30etik 15:30era
Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoa plaza. Gunea espazioa – Donostia)
13:30ean hasiko dugu catering txiki bat, bertaratzen diren pertsonak elkartzeko aukera emango duena.
Behar bezala antolatzeko, eskertuko genizueke etorriko bazina, urriaren 2a baino lehen (ostirala).
Plazak mugatuak dira.




0 iruzkinak