Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hirugarren urtez jarraian kanpaina bat aurkeztu du tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabileraren inguruan sentsibilizatzeko.
Kanpaina hau datorren abenduaren 31ra arte egingo da, eta herritarrak, kontsumitzaileak, erosketa edo kontsumo unean euskara erabiltzera bultzatu nahi ditu. Eta bestetik, herrian jarduera ekonomikoa duten merkatari eta ostalariei keinu bat euskaraz egin dezaten eskatzen die, bertara hurbiltzen direnek euskaraz egin dezaten.Eusko Jaurlaritzak eskainitako euskarrien zerrenda baten bidez, udal bakoitzak bere errealitatera egokitutako estrategia jarraituko du, hurrengo iragarkiaren mezua hurrengo asteetan gizarteratzeko helburuarekin.




0 iruzkinak