Argi-kutxa bat (Batlló Conceptek diseinatua) da “Dgros” Groseko Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak bertako merkataritza babesteko abian jarritako sentsibilizazio-kanpainaren identifikazio-elementua.
Kutxa hori elkarteko kide diren auzoko merkataritza-establezimenduetako erakusleihoetan jarri dute, jendea etengabe hausnarketa egitera bultzatzeko.
Izan ere, laser bidez grabatuta dagoen “TÚ ILUMINAS GROS ZUK ARGITZEN DUZU” mezuak bezero bakoitzak erosketak auzoan egiten dituenean pizten duen argia irudikatzen du.
Bai eta Gros auzoko eguneroko bizitzan establezimendu horietako bakoitzak egiten duen argia ere.
0 iruzkinak