Hainbat elkarrizketaren bidez Gipuzkoako harategietara hurbiltzeko lanaren ostean, Gipuzkoa Harakinak Elkarteak “autore-harakintza” lema berria aurkeztu zuen. Asmo berri horren bidez harakinaren ofizioa balioetsi nahi da, harategi bakoitzaren atzean dagoen artisau-lana ezagutzera emateko.
Izan ere, Gipuzkoako harakinek produktu aukeratuak, artisauak, kalitate handikoak, autore-produktuak, eskaintzen dizkigute.
Claim hori kaleratzearekin batera hainbat ekimen jarri dira abian sareetan, eta bi helbururekin: atzean dauden pertsonei aurpegia jartzea eta sektorea ikusaraztea.




0 iruzkinak